2019ko Final Four-eko webgunea estreinatu dugu

Europako saskibaloiko ekitaldirik handienari buruzko informazio guztiaz enteratuta izan nahi baduzu, sartu www.baskoniaf4vitoria.com webgunean.

Datorren urtean Gasteizen Turkish Airlines Euroleague Final Four ekitaldia ospatuko da maiatzaren 17tik 19ra. Buesa Arena pabilioian Europako saskibaloirik onena ikusteko aukera izango dugu.

Webgune berrian zale europarrek Vitoria-Gasteiz, Araba, Euskadi, ekitaldiari eta sarrerei buruzko informazio guztia izango dute eskuragarri, baita denboraldian zehar antolatuko diren ekitaldiak.

Webgunea hiru hizkuntzetan eskeiniko da: Euskaraz, Gaztelaniaz eta Ingelesaz. Gainera, sarreren salmentari buruzko informazioa ere eskainiko da (prozedurak, prezioak, datak, eta abar).

Horren guztiaz gain, sare sozialen bitartez ere azken orduko informazioaz jakinaren gainean egongo zara. Twitter @bknf4vitoria eta Facebook (F4 Baskonia Vitoria-Gasteiz).

200 egun geratzen dira Europa osoko saskibaloiko ikuskizun handienaz gozatzeko aukera izateko. Vitoria-Gasteiz prest dago Final Four ekitaldia ongi etorria emateko, hiri honetan saskibaloia sentitzen baita kale guztietan.

Leave a comment